Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek berdinketa gozoa lortu du Getaferen aurka (2-2)

Charlesek bina gol egin du puntu ezinhobea lortzeko

Eibarrek bina berdindu du Getaferen aurka Ligako 24. jardunaldian. Armaginek lan handia egin dute berdinketa lortzeko. Izan ere, madrildarrak aurreratu dira markagailuan. Ez hori bakarrik, Getafek bi goleko errenta hartu baitu bigarren zatiaren hasieran. Mendilibarrenek, aldiz, ez dute amorerik eman eta majo izerditu eta gero, markagailuan berdinketa ezartzea lortu dute. Besteak beste, Charlesek egindako bi golei esker.

Neurketa hasiera oso berdinduta egon da. Eibarrek lehen aukerak izan ditu, baina ez du Soria estu hartzeko abagune garbirik izan. Getafe, bien bitartean, beren aurrelarien abiadurari etekina ateratzen saiatu da. Hala iritsi da kanpotarren gola. 37. minutuan Jaime Matak Eibarreko atzeko lerroari bizkarra hartu eta Riesgo gainditzea lortu du. Eibarrek berdinketa egiteko parada izan du handik gutxira, baina Enrichek ez du asmatu bere errematean.

Sentsazioak onak baziren ere, Getafek bigarrena egitea lortu du bigarren zatiaren hasieran. Foulquierrek área ertzean jaso du baloia eta jaurtiketa bortitza egin eta gero bigarren sareratu du.

Lehia maldan gora jarri den arren, etxekoek lehiari eutsi diote eta aurkako areara inguratu da. Ezker hegaletik egindako erdiraketa batean epaileak penalti adierazi du Djenék egindako eskuagatik. Charlesek ez du hutsik egin penalti marratik eta Eibarrek errenta murriztea lortu du.

Armaginek berdinketaren bila jarraitu dute lanean. MInutu batzuk beranduago, Charlesek bigarrena lortu du Cabreraren huts egitea aprobetxatuta. Lehia amaieran, armaginek hirugarrena egiteko aukerak izan ditu baina azkenean markagailua ez da mugitu.