Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Arratiaren aurkako berdinketarekin amaitu du Bigarren Maila

Armaginek seigarren postuan amaitu dute txapelketa

Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak Arratiaren aurkako banako berdinketarekin amaitu du Bigarren Mailako denboraldia.

Armaginek 6. postuan amaitu dute denboraldia emaitza honekin, bosgarren izan den Añorgarekin berdinduta.

Lehen zatiaren erdialdean Sararen gol bati esker aurrea hartu du Eibarrek, defentsen bizkarrera bidalitako baloia jaso ostean atezaina eskuz eskukoan gaindituta.

Igorretarrak, jaitsiera postuak ekiditeko garaipena behar zutenak, luzatzen joan dira gutxika eta hainbat aukera sortu dituzte, baina etxeko defentsak birritan ekidin du gola.

Bigarren zatian Arratiak gehiago arriskatu du eta berdinketa lortu du Yessi ezustekoan harrapatu duen falta jaurtiketan.

Talde biek gola sartzeko aukerak izan badituzte ere, puntu banaketa gertatu da partidu amaieran.