Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek 50 kilo dilista emango dizkio Zaporeak erakundeari eta gune ezberdinak jarriko ditu Eibar-Rayo neurketan zaleek beraien donazioa egin dezaten

SD Eibar Fundazioak Lesboseko errefuxiatuekin lanean ari den Zaporak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin bat egin du. Hala, 50 kilo dilista pardina emango ditu eta, era berean, asteazkenean Ipuruara Eibar – Rayo Vallecano neurketara etorri behar diren zaleei dilista donazioa egin dezaten hainbat gune jarriko ditu zelaian zehar.

Zaporeak Proiektuak 2016ko martxotik darama Grezian gatibu dauden pertsona errefuxiatuei janari duina ematen. Hiru urte hauetan milioi bat otordu kozinatu eta banatu ditu Chios, Patras, Atenas eta Lesbosen izan dituen sukaldeen bitartez. Beste hainbat proiektu ere lagundu dira Euskal Herritik elikagai paletak bidalduz. Egun, Lesbos uhartean, 1.300-1.500 otordu kozinatu eta banatzen ditu egunero.