Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek 3-0 galdu du Villarrealen aurka

Bakamburen hiru golek aukerarik gabe utzi dituzte armaginak

Eibarrek 3-0 galdu du La Ceramica zelaian Villarrealen aurka. Neurketako protagonista nagusiak, Cédric Bakambuk, egin du Javi Callejak zuzendutako Villarrealen aurreneko gola, Dmitrovic atezaraini balioa loratu eta gero. Aurretik Escalantek izan du armaginen gol aukera, baina argentinarrak ezin izan du asmatu. 

Bigarren zatian, Villarrealek arratsaldeko bigarrena egin du, Bakamburen bitartez, Sansoneren erdiraketa on bat eta gero. Inui aldeak murriztekotan egon da, baina ezin izan du gola egin, eta berriz ere Bakambuk, penaltiz, 3-0koa jarri du markagailuan.

Neurketako azken txanpan Jordanek aldeak murrizteko aukera izan du, baina bere jaurtiketak zutoinean eman du.

Era honetan, Eibarrek denboraldiko bosgarren porrota jaso du. Mendilibarren gizonek atsedena izango dute bi astez, eta hilaren 15an Ipuruan Deportivo hartuko dute.