Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 0-5 galdu du UD Levanteren aurka itxura ona eman duen partidan

Armaginek lehen zati oso ona jokatu dute baina ezin izan dute golik egin

Emakumezkoen lehen taldeak 0-5 galdu du UD Levanteren aurka Ligako laugarren jardunaldiann. Ana Junyent neskek lehen zati bikaina jokatu dute, markagailuan aurrea hartzeko gol aukerak sortuz.


Eibarren lehen gol aukera sigarren minutuan iritsi da, taldeak presio lan ona egin ostean.. Armaginek baloia berreskuratu dute, Arolak baloia erdiratu du eta M. Rodriguezen jaurtiketa UD Levanteko atezainak atera du zailtasunez.


Minutu batzuk geroago, 17. minutuan Paraluta atezainak Carla Moreraren gola ekidin du. 
Armaginek lehen zati bikaina jokatu dute eta markagailua estreinatzen saiatu dira. 36. minutuan, Paralutak Arene Altonagaren jaurtiketa gelditu du. Hurrengo jokaldian, Arene Altonaga saiatu da berriro, oraingoan buruz, baina etxeko atezainak lehenengoa eragotzi du.


Markagailuan huts eta huts amaitu da lehen zatia. Bigarren zatiko lehen minutuetan, armaginek bi gol jaso dituzte. Lehenengoa 47. minutuan iritsi da, Tolettiren gol bati esker. 51. minutuan, Giok bigarrena egin du.


Armaginak lehian jarraitu dute markagailuan tartea murrizteko asmoz. Hala ere, armaginek ez dute golik lortu. 77. minutuan Crivelarik Levanteren hirugarrena egin du eta 84. minutuan Crivelarik arratsaldeko laugarrena sartu du.


Luzapenean etxekoen bosgarrena iritsi da, Tolettiren bigarren golaren ostean.