Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 0-3 galdu du Bartzelonaren aurka

Dorronsororenak oso partida ona jokatu dute baina ez dute punturik lortu

Eibarek 0-3 galdu du Bartzelonaren aurka Ligako zortzigarren jardunaldian. Neurketa azaroan jokatu behar zen, baina SD Eibarreko bi jokalarik COVID-19an positibo eman eta gero, bertan behera geratu zen eta gaur jokatu da. Iker Dorronsororenak oso partida ona jokatu dute baina ez dute puntuatzerik lortu.

Partida hasi eta bereala Noelia atezainak min hartu du eta zelaia utzi behar izan du. Bere ordez, Malena sartu da. Talde armaginaren lehen gol aukera 18. minutuan iritsi baina Thembik areaz kanpotik egindako jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Minutu batzuk beranduago, 22. minutuan Melaniek lehen gola egin du Bartzelonarentzat. Huts eta batekoarekin bukatu da lehen zatia.

Bigarren zatiko lehen minutuetan armaginak gol aukerak sortzen ahalegindu dira baina 66. minutuan Marionak bigarrena egin du Bartzenolarentzat. Partida amaitzear zegoenean, 86.minutuan, Jenni Hermosok hirugarrena egin du, neurketa itxiz.

Nahiz eta punturik ez lortu, Dorronsororenak oso partida ona jokatu dute eta azken minutura arte lehian aritu dira.