Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek 0-2 galdu du Sportingen aurka Kopako final hamaseirenetako joanekoan

Mendilibarren mutilak itzulerako partiduan kanporaketari buelta ematen ahaleginduko dira

Eibarrek 0-2 galdu du Sportingen aurka El Molinonen jokatutako Kopako final hamaseirenetako joaneko neurketan. Armaginek ez dute egun ona izan. Hasieratik baloiaren jabetza armagina izan bada ere, laster iritsi dira ezbeharrak. 8.minutuan Calaverak min hartu du, eta Arbillak hartu behar izan du bere tokia. Ondoren, 30.minutuan Ramisek hartu du min, eta Paulo Oliveira zelairatu da.

Atsedenaldira 0-0 iritsi badira ere, azkar ikusi da Eibar ez zegoela zelaian eroso. Hamar minutu behar izan ditu Sportingek lehen gola egiteko, Djurjevicen bitartez. Mendilibarren mutilak gora egiten saiatu dira, baina ezinean, eta partidua amaitzear zela Neftalik Sportingen bigarrena egin du.

Porrot gogorraren ostean, Eibarrek kanporaketa irauli egin nahiko du, abenduan Ipuruan jokatuko den kanporaketaren itzulerako partiduan.