Skip to main content
EU
Kluba

Eibarko Udalak eta SD Eibar Fundazioak ingurune digitalen eta berrikuntzaren jardunaldiak antolatu dituzte Ipuruan

Barrabas Nextek emango dituen saioek Eibarko enpresa eta elkarteen laguntza izango dute

Eibarko Udalak eta SD Eibar Fundazioak, Barrabas Next Aragoiko teknologia enpresarekin, ingurune digitalen eta berrikuntzaren jardunaldiak antolatu dituzte Ipuruako formakuntza geletan.

 

Programa honen lehen saioak, Eibar Experience Lab deiturikoak, gaur egin dira, Eibarko puntako hainbat enpresa eta elkarteekin: Urkotronik, Debegesa, Armeria Eskola, El Corte Inglés, Eibar Centro Comercial Abierto, GAC Arkitektoak, Biharrian, Ogasuneko zinegotzigoa, Alberto Albistegik gidatzen duen Eibarko Udaleko ekonomia sustapena, eta SD Eibar Fundazioa.

 

Programa urtarrila eta otsaila artean emango den lau orduko hiru jardunalditan egingo da, non ingurune digital eta berrikuntzak landuko dira Eibarko hiria hobetzeko pentsatutako proiektu zehatzekin, mundu digitalera begira hiru arlotan oinarritutako lan-egiturarekin: Inspirazioa, Ideagintza eta Prototipatua.

 

Eibar Experience Lab bezalako ekintzekin, Ipuruako Ipar Tribunako Formakuntza Zentroa ehun enpresarialaren promozioaren agente bezala finkatzen da eta baita enpresentzako ekintzak ospatzeko, elkarte ezberdinetako jardunaldiak egiteko edo Futboleko Kluben Kudeaketa Tekniko Aditu (EHU), Gipuzkoako Fubtol Federakuntzaren Entrenatzaile kurtso ofizialak edo Wiko gure babeslearen Robotika kurtsoak bezalakoak antolatzeko toki erakargarri bezala.