Skip to main content
EU
Peñak

EIBARCN, SD Eibarrek Txinan duen lehenengo lagunarte ofiziala

Aste honetatik aurrera, SD Eibarrek beste lagunarte bat gehiago izango du. Zehazki, Txinako Xuchang hirian. Guztira, 17 talde dira munduko 8 herrialde ezberdinetatik talde armagina animatzen dutenak

EibarCN armaginek Txinan duten lehenengo lagunarte ofiziala da. 20 kide dira dagoeneko, mugetatik harantz bere taldearen koloreei leial mantendu eta interneten bidez berriak jasotzen dituztenak.

Xuchangeko udalerrian (Henaneko probintzian) kokatutako lagunarte berriaren logotipoa taldeko ezkutu batean datza, txineraz lagunartearen izena adierazten duena,埃瓦尔中. Lagunartearen presidentea, Yuxiang Liu da, Eibarreko akzioduna eta jarraitzailea. Pasa den 2014ko azaroaren 22an Ipurua bisitatu zuenez geroztik, kluabarekin harremanetan mantendu da, EibarCN Lagunartea ofizialki sortu duen arte.

Lagunarte berri honekin, dagoeneko 17 talde dira munduko 8 herrialdetatik SD Eibar animatzen dutenak. Helburua estatu-mailan nahiz nazioartean jarraitzaile gehiago erakartzea da.

Eibar taldearen lagunarte ofizial bat sortzea erraza da oso. Interesaturik dauden taldeak klubarekin harremanetan jar daitezke, hurrengo e-mailean: comunicacion@sdeibar.com edo hurrengo linka begiratu:https://www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena