Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Valentziari nagusitu zaio neurketa paregabean (2-1)

Armaginek Ligako bigarren sailkatua mendean hartu dute, Inuiren eta Jordanen golei esker

Eibar Valentziari nagusitu zaio zirraraz beteriko partida amaieran. Armaginek txapelketako seigarren garaipena eskuratu dute talde sendo baten aurka. Inui eta Jordán izan dira arratsaldeko golegileak. Biak ala biak bigarren zatian iritsi dira.

Era paregabean ekin dio taldeak lehen zatiari. Eibarrek ohiko jokoa egin ahal izan du hegaletatik eta abagune garbiak izan ditu lehen minutuetan. Partiduko lehena Enrichek izan du. Ezkerretik iritsitako erdiraketa ondo errematatu du aurrelariak baina bere jaurtiketa kanpora irten da gutxigatik. Minutuak aurrera egin ahala, lehia berdindu egin da eta valentziarrak Dmitrovicen atera iristeko aukera izan dituzte. Garbiena lehen zatiko azken jokaldian iritsi da korner batean baina ez dute asmatu atea aurrean.

Bigarren zatia dardartsu hasi du Eibarrek eta Valentziaren zelaian jokatzea lortu du. Hasi bezain laster Inuik arratsaldeko lehen gola egin du, eskuin hegaletik irtsitako erdiraketa sare barrura bidali ondoren. Pozak gutxi iraun du, ordea. Izan ere, handik gutxira Valentziak lehia berdintzea lortu du. Santi Minak ez du hutsik egin area barruan kontraeraso batean ondoren.

Berdinketaren ostean, neurketa ireki egin da eta bi taldeek aukera garbiak izan dituzte hiru puntuak eskuratzeko. Partida amaiera bazirudien puntu banaketa bi taldeentzako justuena izango zela. 86, minutua iritsi den arte. Dani Garciak eskuin hegalera ireki du jokoa maisuki. Bertan Alejok jaso du