Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar sari gabe gelditu da Athleticen aurka (1-2)

Markagailua berdindu arren, armaginek ez dute puntua bereganatzea lortu

Eibarrek galdu egin du Athleticen aurka Ligako hirugarren jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu, partida osoan zehar bizirik egon diren arren. Talde zuri-gorria izan da markagailuan aurrea hartu duena Unai Lopezen bitartez. Atsedenalditik bueltan, Kike Garciak berdindu egin du Mendilibarren taldearentzat, baina azken txanpan Athletic aurreratu egin da berriro hiru puntuak bereganatuz.

Lehen zatia erritmo altuan jokatu dute bi taldeek. Eibarrek ezker hegaletik saiatu da erasoan. Armaginentzako lehen aukera Inuiren erdiraketa batetik iritsi da. Kike Garciak ez du asmatu errematean. Minutuek aurrera egin ahala, Athleticek aurreapausua eman du, aurkako zelaian kokatu da eta lehen zatiaren amaieran. aurretik jartzea lortu du, Unai Lopezek egndako golari esker.

Aldageletatik bueltan iritsi da gorri-urdinen erreakzioa. Mendilibarrek Pedro Leon eta Quique Gonzalez sartu ditu, Kadzior eta Recioren ordez. Arriskua laster iritsi da bisitarien areara. Kike Garciak Pedro Leonek botatako korner batean norgehiagoka berdintzea lortu du. Armaginek konfiantza irabazi dute. Minutu batzuk geroago, Edu Exposito ahalegindu da baina jaurtiketa gora joan zaio.

Partidaren ordua igarota jokoa bi norabide zituen. Kontraerasoan korrika egin nahi izan du Athleticek. Williamsek zurigorrien bigarrena egin badu ere, gola bertan behera gelditu da Villalibre jokoz kanpo zegolako. Azken txanpan, Eibarrek bere bigarren berdinketa lortuko zuela zirudienean, Athleticen bigarrena iritsi da. Unai Lopezek Dmitrovic gainditu du berriro, lehen zatiaren antzeko jokaldi batean, eta azken markagailua ezarri du.