Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar saiatu da, baina Barça praktiko eta eraginkorrarekin egin du topo

Kataluniarrek 0-4 irabazi dute armaginak ausartak izan diren partiduan

Eibarrek 0-4 galdu du FC Barcelonaren aurka, armaginek planteamendu ausarta aurkeztu eta lehen ordu erdian argi eta garbi nagusi izan diren partiduan.

Azkenean, Barça, bere jokalarien kalitateaz baliatu dena neurketa irabazteko, praktiko eta eraginkorra azaldu da gol zaparrada eraginez.

Jose Luis Mendilibarrek arerioaren zelaian ahalik eta denbora gehien jokatzea zuen helburu, eta hori bete da lehen momentuan. Armaginek presio altua egin dute eta hainbat baloi lapurtu dituzte kanpokoen zelaian, arerioaren areara heltzeko aukera izan dutelarik nahiz eta arrisku handirik ez sortu.

  1. minutuan Ter Stegenek arazoekin desbideratu du Adrianek area kanpotik jaurtitako baloia.

Eibarrek jokoa ipini du, baina Barcelonak edozein zirrikitu baliatu du armaginen areara arriskuarekin heltzeko. 31. minutuan baloi solte bat Denis Suarezen (Sergio Busquetsen partez zelaian sartu dena) hanketara iritsi da, honek area kanpotik jaurti eta baloia sarean sartu da.

Bigarren zatia hasi eta berehala, 50. minutuan, Lionel Messik bigarren gola sartu du Luis Suarezen pase zehatzaren ostean.

Eibar erreakzionatzen saiatu da eta Adrianek buruz gola sartu du 52. minutuan, baina epaileak jokaldia ezerezean utzi du jokoz kanpo zegoelako.

Eibarren saiakerek ez zuten balio arerioa gelditzeko, hauek oso boteretsu agertu baitira erasoan.

Hala ere, Eibarrek gogor lan egiten jarraitu du Ter Stegenen atera iristeko. Aukera nagusia 83. minutuan izan du Pedro Leonek urrunetik oso gogor jaurti ostean, baina Ter Stegenek gelditu ona egin du. Sergi Enrichek hartu du aldaratzea, baina bere jaurtiketak ez du atea aurkitu.

  1. minutuan betea zela, beste kontraeraso batean, Neymarrek 0-4 jarri du markagailuan.

Lehen itzulia amaituta, Eibar egoera lasaian aurkitzen da sailkapeneko erdialdean, hamargarren postuan 26 punturekin, jaitsiera postuetatik 13 puntura. Mantentzearen helburua gero eta hurbilago dago eta armaginak hurrengo larunbatean ziurtatzen saiatuko dira, Deportivo de A Coruñaren bisita jasoko dutenean.