Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar punturik gabe gelditu da Vila-realen aurka (2-1)

Armaginek ez izan diote Kike Garciak egindako golari eutsi eta esku-hutsik itzuli dira

Eibarrek ezin izan du punturik batu Ligako bigarren jardunaldian Vila-realen aurka. Armaginek denboraldiko lehen partidaren erakutsitako hobetu nahi izan dute, baita lortu ere, baina esku-hutsik itzuli dira Zeramikaren estadiotik. Kike Garciak aurreratu du taldea bigarren zatian, baina etxekoek Morenoren eta Alcacerren golekin markagailua iraultzea lortu dute.

Lehen zatia irekia eta alternatibaz beteta izan da. Armaginek Dmitrovicek defendatutako areatik urrun garatu nahi izan dute euren jokoa. Hala ere, Vila-realek etengabe bilatu du Eibarko atzelarienn bizkarra. 9. minutuan Gerard Morenok etxeko taldea aurreratzea lortu du, baina gola baliorik gabe geratu da jokoz kanpo zegoelako.

Hasierako minutu zailen ostean, Eibarrek lehena egiteko aukerak izan ditu. Inuik izan du argiena lehen zatian. Dmitrovicen baloi luze baten ondore, japoniarra bakarrik geratu da Asenjoren aurrean, baina ez du asmatu. jaurtiketarekin

Bigarren zatian, Kike Garciak zailena lortu du, taldea aurretik jartzea. Exposito aurkariek atzean izandako akats bat baliatu du Kike Garcia Asenjoren atea aurrean uzteko. Etxekoek, ordea, ez dituzte besoak jaitsi eta berehala erreakzionatu dute. Handik gutxira, Gerard Moreno area barruan jokaldi trebea egin du neurketa berdintzeko.Berdinketarekin etxekoek gehiago nahi izan dute eta euren kalitatea tarteko, bigarren eskuratu dute. Alcacer Dmitrovicen aurrean gelditu da eta markagailua iraultzea lortu du..

Azken txanpan, armaginek dena eman dute neurketa berdintzeko. Atienza, Enrich, Kevin, Kadzior eta Quique sartu ditu Mendilibarrek, baina azkenean markagailua ez da mugitu.