Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar punturik batu gabe gelditu da Mendizorrotzan (2-1)

Armaginak aurretik jarri diren arren, etxekoek markagailua iraultzea lortu dute

Eibarrek Alavesen aurka galdu du Ligako 15. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik batu Mendizorrotzan, irabazten hasi badira ere. Lehen gola ez ezik, erreentza handitzeko aukera izan dute eibartarrek, baina ez asmatu izanagatik etxekoek aurrerapausua eman eta markagailua irauli dute. Bigarren zatian, markagailua ez da mugitu eta taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso zuen Ipuruatik kanpo.

Lehiak norabide bakarra izan du hasieran. Laugarren minutuan markagailuan agintzen hasi da Eibar, Pedro Leonek egindako gol olinpikoari esker. Abantailarekin konformatu beharrean, Mendilibarren mutilek Pachecok defendatutako atea erasotzen jarraitu dute. Kike Garciak eta Inuik errenta handitzeko aukera argiak izan dituzte, baina ez dute asmatu hiru zutoinen artean.

Minutuek aurrera egin ahala, Alaves gehiago izan da eta armaginek barkatutako aukerak baliatu ditu. Ordu erdia pasata, Mendezek berdinketa lortu du kontraeraso batean eta atsedenaldira iritsi aurretik, Deyversonek markagailuari buelta eman dio.

Bigarren zatian, taldeak berdinketaren gola bilatu du, baina ez du abagune garbirik sortu. Taldeari kosta egin zitzaion ohiko jokoa egitea. Hala, itxaropenaren sugarra pixkanaka itzaltzen joan da joan, epaileak partidaren amaiera erabaki duen arte.