Skip to main content
EU
Kluba

EIBAR KOPAN: 1995-2000

Ligako gorabeherek parte hartze eskasa eragin zuten Kopan

Milurtekoaren azken urteak ez ziren oso onak izan Eibarrentzat Kopako txapelketan. Ligan taldea Bigarren Mailako beteranoa izaten hasi zen, 98-99 denboraldian mirarizko salbazioa lortu bazuen ere.

Bai Perico Alonsoren agintepean egindako hiru denboraldietan, bai geroago, Eibarrek bigarren planoan utzi zuen Kopa, ligako goi eta erdi mailako postuengatik borrokatzeagatik batzuetan, mailari eutsi nahian, bestetan.

95-96

Lehen aurkaria Aurrera Vitoria izan zen. Euskal hiriburuan hutsean berdindu ondoren, Eibarrek 2-1 irabazi zuen Ipuruan. Karmona eta Sarasuaren golek gasteiztarren hasierako golari buelta ematea lortu zuten. Horren ostean, bigarren kanporaketan Eibarrek 1-0 gainditu zuen Compostela Ipuruan Bixenteren golarekin, baina Galizian 2-0 galdu zuen eta Kopatik at gelditu zen.

96-97

Hasteko, Gernika izan zuten aurkari. Joaneko partidan bina berdindu zuten Juanjok eta Guerrerok egindako golei esker. Ipuruan, Eibarrek 4-0 irabazi du Mikel Kortina eta Aitor Huegunen gol bikoitzekin. Bigarren kanporaketan Lehen Mailako Racing Santander hartu zuten Ipuruan. Joaneko bana berdintzea lortu zuten armaginek Mikel Kortinaren golari esker. Sardineron, hutsean berdindu, eta Eibar kanporatuta gelditu zen, etxetik kanpo lortutako golen balio bikoitzagatik. Une hartan, Ligak arreta osoa eskatzen zuen. Izan ere, Lehen Mailara igotzeko azken unera arte borrokatuko zen urte hartan. Azkenean, merezimendu handiko bosgarren postua lortu zuten.

97-98

Txapelketa zero eta bateko garaipenarekin hasi zuen Lemoan, Pello Olanok egindako golarekin. Itzulikoan, Quico galiziarraren golarekin emaitza berbera eta hurrengo kanporaketarako txartela. Bigarren arerioa, Compostela izan zen. Periko Alonsoren mutilek golik gabe berdindu zuten etxean eta 1-0 galdu zuten Galizian.

98-99

Etengabeko sufrikarioa izan zen denboraldi hartako liga. Taldea ez jaisteko borrokan egon zen hasieratik. Kike Ormaetxea izan zen entrenatzailea ligako lehen hamasei partidetan eta Kopako lehen kanporaketan. Armaginak txapelketatik kanpo gelditu ziren lehen partidan, Beasainen aurka. Eibatarrek beren 100. partida jokatu zuten joaneko norgehiagokan. Neurketa hura hutsean amaitu zen. Itzulikoan, aldiz, Eibarrek Quico galiziarraren golarekin aurrea hartzea lortu bazuen ere, du eta azken minutuan vagoneroek berdinketaren gola egin eta sailkapena lortu zuten..

Denboraldi horretan bertan, Barasoain aulkian zuela, Eibarrek mailari eusteko miraria lortu zuen, ligako azken zortzi partidetan sei garaipen eta bi berdinketa lortuta, azken jardunaldian armaginek Toledori 3-0 irabazita.

99-00

Ipuruan, Blas Ziarreta santurtziarraren lehen denboraldian, Eibarrek 1-0 gainditu zuen Toledo Bixenteren golarekin joanekoan. Itzulikoan, El Salto del Caballon, golik gabeko berdinketak hurrengo kanporaketarako txartela eman zion EIbarri. Bigarren kanporaketan, hutsean berdindu zuten joanekoan Lleidan, eta itzulikoan, txapelketatik at gelditu ziren eibartarrak bana berdindu ostean Partida honetan, Gontzal Suances bizkaitarrak egin zuen etxeko gola.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak Jesus Gutierrez Eibarko SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kidearen artxibokoak dira.