Skip to main content
EU
Fundazioa

Eibar Hiria Futbol Egokituaren III. Txapelketa bihar ospatuko da Ipuruan

Athletic Clubek, Deportivo Alavesek, Real Sociedak eta SD Eibarrek parte hartuko dute

Ipuruako Anexoan jokatuko da bihar, ekainaren 18an, Eibar Hiria III. Futbol Egokituko Txapelketa, SD Eibar Fundazioak antolatuta.
Txapelketa honetan Athletic Club, Deportivo Alaves, Real Sociedad eta SD Eibar taldeek hartuko dute parte.
Eibarko Udalak lankidetza konpromisoa berritu du ekimen honekin eta Jaz eta Krean klubaren babesleek ere laguntzen dute.
SD Eibar Fundazioak ekitaldi hau aprobetxatuko du Aspaceren 50. urteurrenean parte hartzeko eta, horretarako, elkarteko zentro ezberdinei publiko gisa parte hartzeko gonbita egingo die eta bere logoa dominak emateko photocallean egongo da.
Gainera, txapelketarekin batera, Eibarreko Peña Genuine + PC aurkeztuko da ofizialki. Egun osoan zehar musika eta speaker animazioa izango da.


Partiden egutegia honako hau da:
- 10:45: Eibar-Athletic eta Reala-Alaves
- 11:15: Eibar-Reala eta Athletic-Alaves
- 12:00: Eibar-Alaves eta Athletic-Reala
- 12:30: dominen banaketa