Skip to main content
EU

Eibar – Athletic derbirako sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai

Hilaren 21an, 16:15tatik aurrera Eibarrek eta Athleticek Ipuruan jokatuko duten derbirako sarrerak hurrengo asteazkenean, hilaren 17an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00tatik aurrera. Sarrerak Klubaren bulegoetan zein webgunean bertan erosi daitezke, eta gehienez pertsonako launa sarrera erosteko aukera izango da.

Prezioak ondorengoak dira:

  • Principal/Norte Centro 50€
  • Principal/Norte Zona A 45€
  • Principal/Norte Zona B 40€
  • Fondos Este/Oeste 30€
  • Menor de 13 años 20€

Partidura etorri nahi ez dutenek edota ezinezkoa zaienek beraien eserlekua libre uzteko aukera dute, neurketa hasi baino bost ordu lehenagora arte. Eserlekua salduko ez balitz, neurketa hasi baino bi ordu lehenago eserlekua berreskuratzeko aukera dute.