Skip to main content
EU
Kluba

Ehun sarrera baino gehiago jarriko dira salgai Errealaren aurkako partidurako

Larunbaterako neurketarako sarrerak salmentan jartzea posiblea izan da konpromisoetarako gordetzen den sarrera kopurua murriztu delako eta abonatuek eserlekuak lagatu dituztelako

Ehun sarrera baino gehiago jarriko dira salgai bihartik aurrera (osteguna, irailak 22, 16:00etan) 1. leihatilan (Ipar Tribunan, tornuen ondoan) eta online plataforman, hurrengo estekan: www.sdeibar.com/entradas . Derbi honetarako, Klubak prezioa beheratu du eta sarrera bakoitza aurreko denboraldian baino 10 euro merkeagoa izango da. Horrela, Sarrerek 50 euroko prezioa izango dute (Tribunak) eta 30 euro (Fondoak).