Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Edu Expósito: “Garrantzitsuena larunbateko partida da; egongo da denbora hurrengoetan pentsatzeko”

Erdilari armaginak gogoratu du “etxean edozer egiteko gai gara”

Edu Expositok prentsaurrekoa eskaini du eguerdian Atxabalpen Levanteren aurka jokatu aurreko egunetan (larunbata, 13:00). Jokalari armaginak adierazi du, "garrantzitsuena larunbateko partida da; ondoren, egongo da denbora hurrengoetan pentsatzeko”. Horrez gain, erdilariak gogoratu du “etxean edozer egiteko gai gara”.

Nou Campn jasotako kolpearen ondoren, Eibarrek Ipuruan jokatuko diren hiru neurketa garrantzitsuetarako lanean dihardu. “Norgehiagoka zailak datos etxean. Ahalik eta puntu gehien lortu behar ditugu”, adierazi du Expositok.

Erdilariak badaki berebiziko garrantzia dutela datozen hiru neurketak. “Badakigu partida hauek esango digutela non egongo garen denboraldi amaieran”. Hori dela eta, esan du “zaleen laguntza inoiz baino gehiago behar dugu. Ipuruan behar ditugu jarraitzailea, azken minuturaino beren animoak eta kantak behar ditugu”.

Edonola ere, jokalari armaginak nabarmendu du onena pausoz pauso joatea dela. “Garrantzitsuena larunbateko partida da; egongo da denbora hurrengoetan pentsatzeko. Lehenik eta behin, Levanteko neurketan zentratu behar gara”.

Expositoren esanetan, Levante “kalitate handiko taldea da”. “Gauza asko egiteko gai dira. Aurrekoan Real Madrili irabazi zioten etxean. Talentu handiko eta gola duten jokalariak ditu. Baina aurrera ateratzea espero dugu”.

Ipurua erabakiorra izango da beste behin helburua lortzeko. “Uste dut bigarren itzuliari hobeto ekin diogula Ipuruan. Gauzak hobeto irten dira eta maila berdinean jarraituz gero, emaitzak lortuko ditugu”. Gainera, “denbora daramagu etxean jokatu gabe eta hori nabari da. Uste dut taldea ondo dagoela. Larunbatean hiru puntuak eskuratzeko gogoarekin”.

“Bertan behera gelditu zen lehia ere etxean da. Hori dela eta, lasaiago gaude. Partida guztiak zialak dira, baina argi dut etxean edozer egiteko gai garela”.

Edonola ere, ohartarazi du “larunbatean punturik gehitzea lortzen badugu bizirik jarraituko dugu. Garrantzitsua da pazientzi eta lasaitasuna izatea. Presio puntua ona da, baina gehiegizkoa ez”.