Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Goiko postuetako lehia Ipuruan

S.D. Eibarrek, Recreativo de Huelva jasoko du 36. Jardunaldiari dagokion neurketan. Partidua bihar igandean jokatuko da, 12:00etan, eta Canal+ek eskeiniko du zuzenean.

Sergi Barjuan-enak, ez daude bere unerik gozoenean, igoera zuzeneko postuetatik apur bat aldendu baitira, bi porrot jarraian jasoz, Deportivoren aurka (2-0) eta pasadan asteburuan Alavesen contra (0-2).

Andaluziarrak, 14 garaipen, 9 berdinketa eta 12 porrotekin, Playoffe-ko postuetan daude, 51 punturekin guztira, baina Real Murciarekin berdinduta, zazpigarrena.

Bere aldetik, Eibarrek, beste jardunaldi bat, igoera zuzeneko postuetan kokaturik jarraitzen du, aurreko jardunaldietako bolada txarraz berreskuratuta, behin pasadan asteburuan Real Madrid Castillari irabazi ondoren, Ander Caparen golari esker.

58 punturekin, Deportivo, lehen sailkatua baino bost puntu gutxiago, eta Barcelona B, Tenerife eta Las Palmas, hirugarren, laugarren eta bostgarren sailkatuak, baino lau puntu gehiagorekin, beste aste bat sailakapeneko ohorezko postuetan jarraitzeko esperantza dago.