Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Altuerako lehia Ipuruan

S.D. Eibarrek bihar igandea, martxoak 2, 12:00etan, Real Sporting jasoko du Ipuruako zelaian, Liga Adelanteko 28. jardunaldiari dagokion neurketarako.

45 punturekin, sailkapeneko goiko postuetan dabiltza, laugarrenak hain zuzen. Egoera hau, Jose Ramon Sandovalen taldeak 4 porrot bakarrik jaso dituelari esker da, denboraldi honetan partidu gutxien galdu dituen taldea izanda. Gainera, 44 gol alde edukita, gol gehien lortu dituen taldea ere bada.

Real Sporting-ek, garaipena 11 alditan daztatu du, armaginak baino bi gutxiago. Azken partiduei begira, azken lau jardunaldietan, Sandovalenak, bi garaipen eta bi berdinketa eskuratu dituzte, hauetako azkena, Deportivo Alaves-i 2-0 irabazita.

Armaginak, nahiz eta Murcian garaipena ez eskuratu, puntu bat lortu zuten eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute 46 punturekin. Gertutik RC Deportivo eta RC Recreativo edukita, puntu berdinekin. Azken jardunaldian berdintzeagatik ere, azken lau jardunaldi hauetan, eibartarrak 10 puntu lortu dituzte.