Skip to main content
EU
Kluba

A Coruñara desplazamendua

Datorren maiatzaren 18an, 12:00etan jokatuko den R.C. Deportivo eta S.D. Eibar partiduari begira, bi desplazamendu mota antolatu dira Eibar animatzeko denboraldiaren azken txanpa honetan.

Autobusean irteera, 17an 6:00etan Ego Gainetik irtenda, bazkal ordurako A Coruñara iritsita. Itzulera 18an egingo da 16:00etan. Alojamendurako, hiru izarreko hotelean egingo da gosaria barne. Autobusaren joan etorria eta hotelarekin batera 80 eurokoa izango da.

Hotela bakarrik nahi dutenak gosariarekin, prezioa 25 eurokoa izango da pertsonako.

Desplazamendua hegazkinez egin daiteke ere, honetarako bulegoarekin jarri beharko litzateke kontaktuan prezioa ezagutzeko.

Partidurako sarrerei dagokionez, datorren astearen hasieran erlazionaturiko xehetasunak jakinaraziko dira.

Bidaira apuntatzeko eta sarrerak eskuratzeko, salgai daudenean, Premier Bidaien bulegora, S.D. Eibarren bidai agentzia Ofizialera joan beharko da (San Agustin Kalea, 2-4 E Lokala), Astelehen honetatik, hilak 12, ostiralerarte, hilak 16, 9:30-13:30 eta 16:00-19:30 ordutegian, ostiralean bakarrik goizez.