Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Deportivo-Eibar: Goiko lehia Riazorren

Riazorreko estadioa igoera lortzeko faboritoen norgehiagoka biziko du, lehena bigarrenaren aurka. R.C. Deportivo eta S.D. Eibar elkarren aurka jokatuko dute 39. Jardunaldiari dagokion neurketan. Partidua Canal+ek eskeiniko du zuzenean.

Talde armaginari lidergoa kendu ziotenetik, Fernando Vazquezen taldea lehen postuan sendo agertu da, hala eta guztiz ere, bolada kaxkarrean daude oraingoan, hiru partidu jarraian daramatzatelako garaipenik lortu gabe: etxean Ponferradinaren aurka galduz (0-3), Lugon berdinduta (2-2) eta Mendirrozan ozta ozta berdinduz Alavesen aurka azken unean (1-1).

Galiziarrak, garaipen gehien dituen talea da, guztira 18, honekin batera, 11 berdinketa dituzte eta 9 porrot. Guztira 65 punturekin, urdingranak baino bi gehiago, lidergoan hainbat aste daramatzate sendo.

Bere aldetik, Eibarrek, bolada arraroa bizitzen ari da, bost jardunaldi jarraian darama etxean garaipenik lortu gabe, baina etxetik kanpo fin dabil, azkenengo bi desplazamendutan garaipena lortu baitu taldeak.

Garitanorenak partidura 63 punturekin iritsiko dira eta Deportivo aurreratzeko esperantzarekin eta lidergoan kokatzea, baina batez ere, apurtxo bat igoeraren ametsera gehiago gerturatzeko esperantzarekin, U.D. Las Palmas hiru puntura baitago, armaginak estualdietan jartzeko.