Skip to main content
EU
Kluba

Dani Garciak denboraldia amaitutakoan Kluba utziko duela iragarri du

Zumarragako erdilariak 222 neurketa jokatu ditu armagin modura

Dani Garcia kapitainak prentsaurrekoa eman du gaur, denboraldia amaitutakoan Kluba utziko duela iragartzeko. Erdilariarekin batera lehen taldeko plantilla, Amaia Gorostiza presidentea, kontseilariak eta Klubeko langileak izan dira babesa ematen. 

Zumarragako erdilariak 222 neurketa jokatu ditu armagin moduan: 41 Bigarren B Mailan, 38 Bigarren Mailan eta 135 Lehen Mailan, guztira 3 gol eginez. 

SD Eibarrek kapitainaren lana, esfortzua eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Zorte on Dani!