Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Dani Garcia: "Igandekoa eibartarroi asko gustatzen zaigun derbia da"

Talde armagineko kapitainak taldearekin konfiantza izaten jarraitzeko eskatu du

Dani Garcia komunikabideen aurrean azaldu da gaurko lan saioa amaituta. Taldeko kapitainak Betisen aurkako porrota ahaztuta dutela azaldu du. "Astearteara arte, lan saioetara itzuli arte, gorputzaldi txarrarekin zaude, baina behin hori pasata derbia iristeko gogoz gaude. Sevillan egindako hobetu behar dugu. Aurten Ipuruara etorri diren taldeak baino gehiago izan gara, eta hori da bidea. Levanteren eta Betisen aurka partida txar bi egin ditugu, baina taldearekin sinisten jarraitu behar dugu. Lanean ondo ari gara eta ziur naiz igandean neurketa ona egingo dugula".

Igandekoa ez da derbi soila izango da. "Bigarren B Mailatik Alavesen aurkako derbiak ohikoak izan dira. Eibartarrontzat partidu garrantzitsua da, gustuko duguna. Irabazi gabe gaude aspaldian, eta Ipuruan gure zaleen aurrean irabaztea polita litzateke".

."35 puntu eskuratu dituzten arren, orain arte ikusitako Alaves ikusiko dugu igandean. Bolada onean daude, behetik gora datoz, eta iruditzen zait partidu gogorra eta lehiatua izango dela", gaineratu du. 

Denboraldia amaitu arte taldeak zein helburu dituen argi du Zumarragako erdilariak. "Hamargarren postutik gora amaitu nahi dugu. Lehen itzulian bolada ona izan genuen amaieran, eta orain hori bera egin nahi dugu. Amaierara arte denboraldia ahalik eta hobetoen amaitzen ahaleginduko gara, hurrengoari begira ere konfiantzakin hasteko".