Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar esku hutsik itzultzen da

S.D. Eibar 2-1 galdu du El Toralineko zelaian S.D. Ponferradinaren aurka, Liga Adelanteko 17. jardunaldiari dagokion neurketan.

Partidua oso berdinduta hasi da, baina gutxinaka etxekoak nagusitzen joan dira, jokaldi antolatuei esker, gehienetan, Javi Larak botatakoak. Hauetako batean, gertu egon da area ertzetik botatako falta batekin. Beste jokaldi antolatu baten, Eibarren lehen aukera heldu da, baina Santamariak ondo geldiarazi du Raul Navasen burakada.

20. minutua helduta, armaginen gola heldu da Jota Peleteirori esker. Arruabarrena zelaiko hiru laurdenetan baloia kontrolatu du eta sakonean bidali du baloia Jotaren lasterraldira, Celtak utzitako jokalaria Santamariaren irteera gainditu eta bikain eginez, armaginak aurretik jarri ditu.

Gutxi iraun du pozak, bost minutara etxekoak berdinketa ezarri baitute markagailuan, lehenago, Marquitosek zutoinera bidali du baloia. Asmatu duena ate eibartarrarekin Acoran izan da. Jokalari kanariarra baloia sareetan jarri du area kanpotik eginiko jaurtiketa batekin.

Ezer gutxi gehiago gertatu da hortik aurrera eta 1-1ekoarekin heldu da lehen zatiaren amanera.

Bigarren zatian, hotzak kalte asko egin die bi taldeei, bion jokoa asko motelduz. Hala ere, Yuri, etxekoen aurrelaria, gola lortzeaz gertu egon da, baina zutoinak ekiditu du bere saiakera areaz kanpoko jaurtiketa baten bitartez.

Armagientzako kolpe latza ia hamar minutu falta zirenean heldu d a, epaileak Yuri Berchiche egotzi duenean erabaki zalantzagarri batean. Adierazitako faltan, Javi Larak aurretik jarri du Ponferradina jaurtiketa zuzenaz, bierzokoak aurretik jarriz markagailuan.

Hortik amaierararte, armaginak saiatu egin dira nahiz eta bat gutxiagorekin egon eta gutxigatik ez da heldu berdinketaren gola, baina Diego Jimenezen jaurtiketa langarekin egin du topo luzapen denboran.

Gaizka Garitanoren mutilen porrot gogorra eta ez merezitakoa. Hala eta guztiz ere, Eibar sailkapeneko goiko postuetan jarraituko du.

Hurrengo partidua, Eibarrek mailako liderra jasoko du, R.C. Deportivo. Galiziarrak, Ipurua bisitatuko dute, igandean, hilak 15, 12:00etan.

 

PARTIDUAREN FITXA

PONFERRADINA: Santamaria, Carpio, Samuel, Aguilar, Castañeda, Rueda (Fofo 72"), Jonathan Ruiz, Marquitos (Juande 89"), Javi Lara, Acoran eta Yuri (Juanjo 81").

EIBAR: Xabi, Añibarro, Capa, Errasti, Arruabarrena, Yuri, Lillo, Morales (Diego Jimenez 63"), D. Rivas, Jota (Kijera 79") eta Raul Navas (Albentosa 70").

GOLAK: 0-1 Jota 20, 1-1 Acorán 26" eta 2-1 Javi Lara 79"

EPAILEA: Jose Ramon Piñeiro Crespo (Asturiarra) txartel horia erakutsi die Yuri, Acoran eta Castañeda etxekoei eta Lillo, Añibarro eta Albentosa bisitariei. Baita Yuri bisitaria egotzi egin du ere txartel gorri zuzenaz.