Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Covid19 testaren emaitzak: kasu positibo berria

SD Logroñesen aurkako lagunartekoa bertan behera gelditu da

SD Eibarreko lehen taldeak azken egunetan egindako antigenoen proba berrietan kasu positibo bat atzeman da, ondoren PCR proba baten bidez baieztatu dena.

Fran Sol aurrelariak positibo eman du eta etxean isolatuta dago. Jokalaria sintomarik gabe dago eta konfinatuta egongo da osasun-protokoloek adierazten duten bezala.

Atzo eta gaur egindako gainerako probak negatiboak izan dira.

IMQk, Eibarko SDko Mediku Aseguratzaile Ofizialak, emandako informazioa.

SD Logroñesen aurkako lagunartekoa bertan behera 

Biharko aurkariak, SD Logroñesek, emaitza positiboak izan dituela eta, SD Eibarrek eta Errioxako taldeak bihar Atxabalpen 18:30ean jokatu behar zen lagunartekoa bertan behera uztea erabaki dute, badaezpada.

Taldeak entrenamenduekin jarraituko du eta Atxabalpen arituko da goizean, ateak itxita.

* Klubak jokalariaren baimena du informazio mediko hori argitaratzeko.