Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Corpas: “Eibar asmo handiko taldea da, eta gehiago eta hobeto irabazi nahi du”

Jokalari armaginak nabarmendu du “badakigula Andorran zer egin genuen gaizki, eta datorren partida iristeko gogoa dugula”

Jose Corpasek esan du Eibar “asmo handiko” taldea dela, eta “geroz eta gehiago eta hobeto irabazi nahi duela”.
Gaur Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean egindako prentsaurreko batean, erasotzaile armaginak azpimarratu du “taldeak joan den larunbateko partida aztertu duela, badakiela Andorran gaizki egin genuena” eta “hurrengo partida iristeko gogoa dugula gauzak ondo egin ahal izateko eta, batez ere, irabazteko”.