Skip to main content
EU
Kluba

Komunikatu ofiziala: Defentsaren Pareta

S.D Eibar-en Defentsaren Paretaren instalazioaren ondoriozko argipen nota

1.- Taldeak, derrigorrezko kapital zabalkuntza honetan parte hartu duten eta parte hartu nahi duten akzionista guztien  esfortzua baloratu eta eskertu egiten du. Club-arentzat ez dago lehenengo mailako eta bigarren mailako akzionistarik, guztiak aitortzen ditugu, baita baloratu eta eskertu egiten ditugu, nahiz eta inolako akziorik harpidetu ez duten, baina astebururo taldea animatu egiten dutenak.

2.- Hilabete baten ostean 165.750€ bildu ditugu, 1.724.272,95€ den gure helburutik %10 baino gutxiago izango litzatekeena. Erritmo hau mantenduz gero, ez dugu inolaz ere gure helburua lortuko eta mailaz jaitsiko ginateke.

3.- DEFENTSAREN PARETA, helburua lortzeko BEHARREZKO izango  diren kopuru handiagoko ekarpenak sustatu eta bultzatzeko idea bezala sortu zen. Lortu ezean, hurrengo urtean bigarren B mailan jokatuko genuke.

4.- EZ DAGO B PLANIK: egoera honekin aurrera egin behar dugu eta horretarako 1.000 pertsona inguruko kolektiboa animatu behar dugu horietako bakoitzak 1.000€ ko ekarpenak egin ditzan.

5.- Ez dago zertan 1.000€-ak aldi batez ordaindu beharrik. Taldeak egin beharreko esfortzua ulertu egiten du, horregatik Banco Sabadell – Guipuzcoano-n finantzapen planak existitzen dira, hilero 30€-ko kuoten bitartez. Ez di aldi bateko 1000€, 30€ hilero baizik.

6.- Club-etik, berriz ere bihotzez eskertzen dizuegu egindako ekarpen bakoitza. Baina, gure helburua 1.724.272,95€-ko zifra ziurtatzean datza, hurrengo urtean bigarren B mailara ez jaisteko. ORAIN ARTE BEZALA JARRAITUZ GERO EZ DUGU LORTUKO. 

¡GORA EIBAR! ¡AUPA EIBAR! TODOS JUNTOS A PRIMERA