Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak garaipenaren bidera itzuli nahi du Azpeitian

Talde armaginak Lagun Onak taldeari egingo dio bisita bihar 19:30ean

CD Vitoriak Lagun Onak taldearen aurka jokatuko du bihar Garmendipen, 19: 30ean. Jokin Aranbarriren mutilek garaipenaren biderai tzuli nahi dute etxetik kanpo. Azken irteera Covid19 kasuak zituztela eta,jokatu gabe gelditu zen.

Armaginen bigarren taldea bederatzigarren postuan dago sailkapenean, 2. RFEFerako igoera postuetatik bi puntura. Lagun Onak, berriz, hamabosgarren tokian da eta salbaziotik bi puntura.

Bigarren taldeak aste honetan jokatu beharko dituen bi partidetatik lehena izango da. Igandean Deustu hartuko dute Unben 18:00etatik aurrera.