Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak aurrea hartu du kanporaketan

Bigarren taldeak 1-0 irabazi dio Astorgari Ipuruan

CD Vitoriak 1-0 irabazi dio Atletico Astorgari 2. B Mailara igotzeko play-offeko  azken kanporaketako joaneko partiduan. Gasteiztarrek emaitza ona lortu dute itzulerako partidu erabakigarriari begira, 2. B Mailara igotzeko ametsa inoiz baino biziago mantenduz.

Partidua ezin izan da hobeto hasi Vitoriarentzat, 4. minutuan lortu baitu partiduko gol bakarra. Ibargoien lehenengoan errematatu du ezkerretik jasotako baloia eta zutoin albotik sartu du berau.

Golaren ostean, Astorgak lerroak aurreratu ditu eta Markel Areitioren atea bilatu du. Bigarren taldeko atezainak gelditu bikoitza egin du 13. minutuan eta, aukera hauen ostean, kanpokoen gogoak baretu dira.

Epaileak birritan geratu egin behar izan du partidua arratsaldeko bero handiaren ondorioz, jokalariak hidratatzeko. Hala ere, neurketa oso lehiatua eta bizia izan da.

Lehen zatiko azken minutuetan talde biek izan dituzte hainbat aukera, biek anbizio handia erakutsi baitute.

Josue Dorriok bere ohiko bizitasuna erakutsi du bigarren zatiaren hasieran eta hainbat aukera sortu ditu Vitoriarentzat, baina aurrelariak ez dira ondo elkar ulertu azken metroetan.

  1. minutuan, Areitiok bere taldea salbatu du berriz. Lehenik, kornerrera bidali du eskuadrara zihoan baloia eta, segundo batzuk geroago, kornerrera bidali du berriz area kanpotik jaurtitako baloi zail bat.

Astorga berdinketaren bila joan da eta partidua pixka bat gogortu da, epaileak hainbat txartel hori atera behar izan dituelarik.

Vitoriak bere arerioak baino freskoago amaitu du partidua eta hainbat kontraeraso izan ditu bigarren gola egiteko. Bigarren taldeak aukera bikoitza izan du luzapenean, baina Arkaitz Lakanbraren mutilek ez dituzte aprobetxatu.

  1. B Mailara igotzeko ezinbestekoa izan daitekeen garaipena lortu du horrela Vitoriak. SD Eibarren bigarren taldeak datorren larunbatean 18:30etan jokatuko du itzulerako partidu erabakigarria Astorgaren aurka La Eragudina zelaian.