Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Carla Andres, Eibarren laugarren fitxaketa

19 urteko erdiko atzelariak 2024ra arte sinatu du

Carla Andres (Aranda de Duero, 2002) SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldearen laugarren fitxaketa da. 19 urteko erdiko atzelariak 1,77ko altuera du, eta zelaian bere kokapen onagatik eta baloiaren joan-etorri onagatik nabarmentzen da. Bi denboraldirako sinatu du, 2024ko ekainaren 30era arte.

Andres Racing Feminas taldean aritu da azken denboraldian, eta Parquesolen hiru denboraldi egin eta gero iritsi zen talde kantabriarrera.  Burgoseko atzelariak 25 partida jokatu ditu Racingekin, 1.817 minututan banatuta, eta 4 gol sartu ditu.

Ongi etorri Carla!