Skip to main content
EU
Kluba

Abonuen berriztapen kanpaina

Urte berria heltzearekin bat, abonuak berrizteko kanpaina hasten da.

Odainketa domiziliatua duten pertsonentzat, hurrengo egunetan euren bankuko kontuetatik kargua pasatuko zaie. Prozesua, Otsailean eta Martxoan errepikatu egingo da ordainketa hiru zatitan banatuta duten bazkideentzat. Zentzu honetan, lehenko Kutxako kontu zenbakiak eguneratzeko asmoarekin (2101 zenbakiaz hasten zirenak), behin Kutxabankera eginiko aldaketaren ondoren (2095 zenbakiaz hasitakoak), eskertuko litzateke aldaketa ondorengo zenbakia osoa jakinaraztea.

Bestalde, abonuaren ordainketa eskuz dutenak, Ipuruako bulegoetatik pasatu beharko dira astelehenetik ostiralera 16:00-20:00ko ordutegian, dagokion zenbatekoa ordaintzeko. Ordainketa eskuz duten gutxi hoientzat, asko eskertuko litzateke lan administratiboa errazteko, euren kontu korrontea eman dezatela ordainketak egiteko.

Honekin bat, 1987an jaiotakoak Abonatu Nagusiak izatera pasatzen dira eta 1996koak Jubenilak izatera ere.

Prezioak, pasadan denboraldiko berdinak izango dira, baita %40ko deskontua langabezi egoeran daudenentzat, dokumentu ofizialeaz justifikatu ondoren.

Abonuekin lotura daukan edozein kontsultarako, socios@sdeibar.com helbidea ahalbidetu da.