Skip to main content
EU
Kluba

Bihartik Aurrera 400 sarrera jarriko dira salgai Real Madrilen aurkako partidurako

Eserlekuak Ipuruako bulegoetan salduko dira 35 eurotan

SD Eibarrek bihartik aurrera 400 sarrera jarriko ditu salmentan Ipuruako bulegoetan, 35 eurotan, datorren igandean, urriak 2 (16:15etan), Santiago Bernabéun jokatuko den Real Madrilen aurkako partidurako.

Sarrerak bulegoko ohiko ordutegian salduko dira (10:00-13:00 eta 16:00-20:00) hurrengo ostiraleko 13:00ak arte, hilak 30.

Aurreko denboraldian bezalaxe, sarrera bakoitzean jabearen izena eta NAN zenbakia ageri beharko dira, eta erosle bakoitzak, era berean, jaioteguna eta estadiora nola helduko den adierazi beharko du.

Sarrera bakoitzean datu pertsonalak idatzi beharrak erosketa luzatuko du, beraz, Klubak, sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du aldez aurretik.

Viajes Premierrek (Eibarreko bidai-agentzia ofiziala) antolaturiko bidaiaren batean izena ematen dutenek sarrera bermatuta izango dute.

 Real Madrilek bidali dituen segurtasun arauen artean, hurrengo hauek nabarmentzen dira:

  • Sarrera bakoitzak eroslearen izena eramango du. Horrela, zerrenda bat osatuko da, saldutako sarrerekin eta zaleen datu pertsonalekin (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN zenbakia). Estadiorako sarreran, NANa eta sarrera eskatuko dira. Dokumentu bietan, izen berbera ageri beharko da.  Horrela ez bada, pertsona hori EZIN IZANGO DA Estadiora sartu. NANik ez duen adingabeko pertsonaren bat heldu batekin etortzen bada, familia-liburua aurkeztu beharko du.
  • Sarrera bakoitzean eroslearen izena, abizenak eta NANa inprimatuko dira (ahal bada) edo bestela, punta fineko errotuladore iraunkor batekin idatziko dira. Sarrera pertsonal eta besterezina da. Ez da marraturiko ez manipulaturiko sarrerarik onartuko. Kasu horietan ez zaio marraturiko edo manipulaturiko sarreraren jabeari Estadioan sartzen utziko (adibidez: Tipp-Ex).