Skip to main content
EU
Kluba

Bihar jarriko dira salgai Valladolid – Eibar neurketarako sarrerak

Klubak 250 sarrera jaso ditu, eta 25 eurotan egongo dira eskuragarri

Hurrengo larunbatean, 18:30tan hasita, Jose Zorrillan Valladolidek eta Eibarrek jokatuko duten neurketarako sarrerak bihar, hilaren 21an, jarriko dira salgai. 250 sarrera jarriko dira salgai, 25 eurotan, eta Orsaixan-en erosteko aukera egongo da, bezeroen arreta  bulegoan, astelehenean goizeko 10:00etatik osteguneko 13:30 arte. Etxetik kanpo jokatzen diren neurketa guztietan bezala, neurketara joan behar duenak bere datuak eman beharko ditu (izen-abizenak eta NAN)