Skip to main content
EU
Kluba

Bihar jarriko dira sagai Anoetako partidurako 579 sarrera

Bazkideek, Akziodunek eta Fan bazkideek astearte eta asteazkenean eskuratu ahal izango dituzte, eta zaleek, oro har, ostegunetik aurrera

Realak 679 sarrera bidali ditu guztira (30 euroko 479 eta 50 euroko 200). Klubak horietako ehun gorde ditu konpromisoetarako.

Bihar eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Eibarren Bazkideek, Akziodunek eta Fan bazkideek sarrerak eskuratu ahal izango dituzte, gehienez ere launa pertsonako.

Ostegunetik aurrera, geratzen diren sarrerak salgai jarriko dira jende guztiarentzat (ostegunean goiz eta arratsaldez eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara bakarrik).

Indarreko segurtasun-araudia betez, sarrera bakoitzarentzat izen oso bat eta NAN zenbaki bat eman beharko da.