Skip to main content
EU
Kluba

Bigarren Mailako emakumezkoen SD Eibarrek zortzi fitxaketa itxi ditu

Hurrengo egunetan taldea osatzeko fitxaketa gehiago espero dira

Bigarren Mailako SD Eibarreko emakumezkoen taldeak zortzi jokalari ekarri ditu dagoeneko klub ezberdinetatik.
Hala ere, aurreko denboraldiko jokalari gehienak urte honetan ere jarraituko dute. Hiru baja baino ez dira egon, arrazoi ezberdinengatik: Irati Lazkano, Yaiza Fernández eta Ariane Zabala. Lehenengo 5 fitxaketak Sara Tazo, Usoa Montoya, Mar Luzuriaga, Irati Uriarte eta Ane Atristain izan dira.

  • Sara Tazo (erdilaria). 23 urte ditu, 9 denboraldi igaro ditu Bigarren Mailako Aurrera Vitorian eta 2010ean Trinidad eta Tobagoko Munduko Txapelketan aritu zen 17 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin.
  • Usoa Montoya (atzelaria). 25 urte ditu, 8 denboraldi igaro ditu Bigarren Mailako Aurrera Vitorian eta Euskadiko selekzioaren beheko kategorietako ohiko jokalaria izan da.
  • Mar Luzuriaga (aurrelaria). 19 urte ditu eta Euskal Ligako talde ezberdinetan aritu da: Gasteizko Neskak, Tolosa eta Beasain, besteak beste. Pasa den urtean denboraldi-aurrea egin zuen Lehen Mailako Oiartzun taldearekin.
  • Ane Atristain (erdilaria). 20 urte ditu eta ezaguna da taldean. Eibarrekin jokatu zuen Bigarren Mailan zein Euskal Ligan duela bi urte taldea utzi zuen arte. Orain, Gimnastica Torrelavegan urte bat igaro ondoren, talde armaginera itzultzen da.
  • Irati Uriarte (hegaleko posizioak). 16 urte ditu eta azken hiru denboraldietan Barakaldoko Pauldarrak taldean ibili da. Urte honetan Bigarren Mailan jokatu du Barakaldoko taldearekin.
  • Jessica Garcia (atezaina). Ezaguna da Eibarren, duela urte batzuk Bigarren Mailako taldearen atea defendatu zuen eta.
  • Oihane Caño (erdilaria). Ibilbide ederra dauka eta esperientzia handia Emakumezkoen Bigarren Mailan.
  • Esti Arretxe (hegaleko posizio ezberdinetan joka dezakeen balio anitzeko jokalaria). Pasa den denboraldian Aurrera Vitorian jokatu zuen, Bigarren Mailan.