Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Berdinketa krudela lortu du Eibarrek Sánchez Pizjuánen

Armaginek partida ederra egin badute ere, puntu bakarrarekin itzuli dira amaiera zoro baten ostean

Eibarrek berdinketa lortu du Sevillarren aurka Ligako 23. jardunaldian. Armaginek partida ia borobila egin dute baina amaiera zoro baten ostean. etxekoek lehia berdintzea lortu dute azken hatsean. Etxekoak garaiz suspertu dira eta garaipena eibartarrena zela zirudienean, puntu banaketa ezarri dute markagailuan.

Sevilla hasiera ona egin badu ere, eibartarrak laster erreakzioa erakutsi dute. Norgehiagokaren erritmoa bere gain hartu dute berehala eta etxekoen baloi irteerari presio altua eginez, aurkako zelaian sartu dira. Papek eibartarren lehen abagunea izan du baina ez du asmatu errematean. 22. minutuan, baina, Orellanak ez du hutsik egin eta banako jokaldi eder baten ondoren, Vaclik gainditzea lortu du.

Bigarren zatian, neurketako gidoia ez da aldatu. Eta Eibarrek bere ohiko jokoa egiten jarraitu du. Mendilibarren mutilek estu hartu dituzte sevillarrak eta ordu laurdena pasata zenean, Charlesek bigarren eskuratu du. Aurrelariak ezinhobeto sareratu du geldikako jokaldi batean eta neurketa bideratzea lortu du.

Zoritxarrez, etxekoek ez dute etsi. Eta jokalari bat gutxiagorekin gelditu badira ere, lanean jarraitu dute. 88. Minutuan Ben Yedderrek errenta murriztu de esker oinarekin Riesgo gainditu eta gero. Eta norgehiagoka gehiagarrian zela, Sarabiak berdinketa lortu du. Partida nabarmena egin eta gero, kolpe gogorra jaso dute Mendilibarrenek eta amaieran berdinketa krudel batekin konformatu behar izan dira.