Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Balaztada Benito Villamarinen

SD Eibarrek 2-0 galdu zuen Real Betisen aurka

SD Eibarrek 2-0 galdu du Real Betisi egindako bisitan eta azken bolada onari agur esanez. Etxeko taldea lehen minutuan aurreratu da eta armaginek ezin izan diote markagailuari buelta eman. Amaitzeko bi minuturen falta, Dani Ceballosek bigaren gola egin du partiduari amaiera emanez.

Partidua ezin da modu txarragoan hasi Eibarrentzat. Betisek jokaldi ona egin du eskuin hegalean eta Jonas Martinek gol sartu du erdiraketa bat buruz errematatu ostean.

Mendilibarren taldeak baloiaren jabetza izan du gola jaso ostean, baina aukerak urriak izan dira. Lehen zatian aukera bi besterik ez dituzte izan armaginek. 14. minutuan Ramisek Pedro Leonen korner bat errematatu du eta, 33. minutuan, Pedro Leon berak maniobra ona egin du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da.

Atsedenaldiaren ostean Betis izan da jokoan gailendu dena eta Eibarrek ez du arriskurik sortu. Alex Galvezek izan du aukerarik argiena, baina bere jaurtiketa Adanek kornerrera bidali du gelditu izugarri batekin.

Partidua amaitzear zegoela Eibarrek gora egin du eta hainbat aukera izan ditu Pedro Leon eta Kike Garciaren hanketan, baina gaurkoan jokalari armaginak ez dira ondo aritu gola sartzeko orduan.

Eibarren golaren bila zegoela, Dani Ceballosek kontraerasoa aprobetxatu du Betisen bigarren gola egiteko.

Armaginek azken partiduetako bolada ona etenda ikusi dute horrela eta hurrengo jardunaldian Athletic Club jasoko dute Ipuruan apirilaren 24an, astelehena, 20:45etan, datorren urtean Europan jokatzeko amesten jarraitzeko berebiziko partidua izango dena.