Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Azken unean garaipena lortuta bolada onari jarraipena eman dio Eibarrek

94. minutuan Ramisen burukadak garaipena eman dio talde armaginari

Neurketaren azken unean Ramisen burukada batek garaipena eman dio Eibarri, eta azken 36 puntuetatik 27 lortuta (azken 12 norgehiagokatik 8 irabazi ditu, 3 berdindu eta bakarra galdu du) bolada onarekin jarraitzen du, sailkapenaren seigarren postuan.

Gidoian aurreikusita zegoen bezala, Leganesek eta Eibarrek neurketa parekatua jokatu dute, lan askokoa eta burruka handikoa. Lehen zatian ez da ia golaukerarik egon, nahiz eta Eibarrek ahalegin handiagoa egin duen. 

Bigarren zatian, ordea, Mendilibarren mutilek balioa bereganatu dute eta gol aukera garbi batzuk izan dituzte, baina Charlesek, Kikek eta Inuik ezin izan dute Cuellaren atea zulatu. 

Partida amaitzear zela, Ramisek buruz sareetara bidali du Joan Jordanek ondo jaurtitako kornerra, eta hiru puntuak Eibarrera ekarri ditu, sari bikaina eskuratuz.