Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Atletico Madrilen aurkako neurketarako 557 sarrera jarriko dira salgai bihar

40 euroko prezioa dute, eta Ipuruako bulegoetan erosi daitezke

SD Eibarrek bihar jarriko ditu salgai hurrengo hilaren 15ean, eguerdiko 13:00tan hasita, Wanda Metropolitanon Atletico Madrilen aurka jokatu beharreko neurketarako 557 sarrera.

Sarrerok 413, 313, 414 eta 314 sektorean kokatzen dira, estadioaren Ipar fondoaren hegalean. 

Sarrerak pertsonalak dira eta ezin dira transferitu, eta erosleak bere NANa eman beharko du erosteko unean zein Wanda Metropolitanon sartzeko.

Viajes Premier Class-ek, SD Eibarren agentzia ofizialak, deskontuak eskainiko ditu Madrilen hotela hartzen dutenen artean. Erreserbak http.viajespremier.net webgunean egin daitezke.