Skip to main content
EU
Harrobia

Astelehenean aurkeztuko dira Oinarrizko Futbola osatzen duten hamaika taldeak

Ipuruan egingo den ekitaldian, Tribuna Nagusia publikoarentzat irekiko da.

Datorren astelehenean, irailak 12, 17:30etan SD Eibar Fundazioaren Oinarrizko Futbola osatzen duten hamaika taldeen 2016-17 Denboraldirako aurkezpena egingo da. Ekitaldia Ipuruan izango da eta Tribuna Nagusiko ateak publikoarentzat irekiko dira.

Denboraldi honetan, armaginen harrobiak hamaika talde izango ditu. Horien artean bi talde berri nabarmentzen dira: SD Eibar Urko filial berria, Gorengoen Erregional Mailan jokatzen duena, eta Alebin B taldea. Hamaika horietatik bi, emakumezko taldeak izango dira eta bederatzi, gizonezkoak.

Gaur arratsaldean, Oinarrizko Futboleko egitura, organigrama eta metodologian egongo diren aldaketak zehaztuko dituzte prentsaurreko batean Kirol Zuzendariak, Fran Garagarza, eta Oinarrizko Futbolaren Arduradunak, Mikel González.

Beste alde batetik, Emakumezkoen Lehen Taldea (Bigarren Maila), hurrengo astean aurkeztuko da.

 

SD Eibar Fundazioaren Oinarrizko Futbola osatzen duten taldeak honako hauek dira:

  • SD Eibar Urko (Gorengoen Erregional Maila)
  • Gazteak A (Ohorezko Gazteen Maila Nazionala)
  • Gazteak B (Ohorezko Gazteen Lurraldeko Maila)
  • Lurraldeko Emakumezkoa
  • Euskal Ligako Kadetea
  • Ohorezko Emakumezkoen Kadetea
  • Ohorezko Gizonezkoen Kadetea
  • Ohorezko Infantila
  • Infantil Txikia
  • Alebin A (Errendimendua)
  • Alebin B (Parte-hartzea)