Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Asier Riesgok bajan jarraitzen du ipurmasaileko zuntz hausturagatik

Eibarko atezaina Gabonetako geldialdiaren ostean berragertzeko prest egongo da

Asier Riesgok baja izaten jarraituko du jardunaldi honetan eta ezin izango du parte hartu asteazkenean Gijongo Sportingen aurka jokatu den partiduan eskuineko ipurmasailean zuntz haustura duelako, SD Eibarreko mediku zerbitzuek adierazi duten bezala.

Lesio hau abenduaren 4an San Mamesen Athletic Cluben aurka Santander Ligako partiduan jasan zuen kontusio gogorraren ondorio da.

Riesgo bi aste barru egongo da erabilgarri, Gabonetako geldialdiaren ostean berragertzeko prest egongo delarik.

IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofiziala.