Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Arrateko lore eskaintzarekin taldeak agur esan dio denboraldiari

Uztailaren 12an itzuliko da taldea lanera

Arrateko Amari joan den astelehenean egindako lore eskaintzak amaiera eman zion SD Eibarren lehen taldearen 2016/17 denboraldiari.

Eskaintza tradizionalaren ostean, taldea, teknikariek, Administrari Kontseiluak eta Klubeko langileek afaria izan zuten.

Oporren ostean, Eibar uztailaren 12an bueltatuko da lanera. Aurretik, 10 eta 11an mediku-azterketen sasoia izango da.