Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Armaginen garaipen handia fase batzuetan nagusi izan eta berdindu ahal izan duen Deportivoren aurka

Eibarrek jo handia erakutsi du Deportivori La Ligan lehen aldiz irabazteko

Eibarrek garaipen handia lortu du Ipuruan A Coruñako Deportivoren aurka (3-1). Galiziarrek partidu ona jokatu dute, nagusi izan dira hainbat fasetan eta berdinketa lortzeko hainbat aukera izan dituzte, batez ere bigarren zatiaren hasieran.

Partidua hasi aurretik, hainbat emozio bizi izan dira Ipuruan Gaizka Garitanoren itzulerarekin. Berak gidatu zuen taldea Bigarren B Mailatik Lehen Mailara. Lehenik, palko aurrean omendua izan da Kontseilari eta Eibarko langileen aldetik, eta gero, baita Ipuruako zaletuen partetik ere, etorrera beroa eskainiz.

Mendilibarren jokalarien hasiera oso indartsua izan da. 3. minutuan Adrianek gol zoragarria sartu du Tyton atezainaren gainetik Sergi Enrichen pasearen ostean.

Ez da denbora asko pasatu Eibarrek berriz gola sartzeko, protagonista berekin, baina rolak aldatuz. Adrianek jokoz kanpokoa apurtu, Sergi Enrichi pasatu eta honek azpitik gainditu du atezaina.

Hala ere, Garitanoren taldeak erreakzionatzen jakin du eta euren lehen aukeran gola sartu du, 18. minutuan. Carles Gilen erdiraketa sareratu du buruz Emrek.

Golaren ostean, talde biek nahi zuten baloia, partiduan nagusi izan eta arerioaren areara iritsi. Hiru gol eta erasoko jokoa, partidu zoragarria eskainiz.

Bigarren zatian, galiziarrak nagusi izan dira, argi eta garbi, batez ere lehen 20 minutuetan. Jokoa Eibarren zelaian garatu da, Depor nagusi zela, ahal den heinean defendatzen zen talde armaginaren aurrean.

Hor egin da handi Yoel Rodriguez. Gelditu zoragarriak egin ditu galiziarrek berdinketa lortzea ekidituz.

Deportivo aurrera joan da, baina Mendilibarenek lasaitasunaren gola lortu dute. Sergi Enrichek baloia jaso eta Tytonen aurrean zenean, baloia Florian Lejeuneri pasa eta honek bere lehen gola sartu du La Ligan.

Golak Deporren gogoak apaldu ditu eta hurrengo minutuak lasaitasunez jokatu dira. Hala ere, Ruben Peñaren kontraerasoekin gol gehiago sartu ahal izan ditu Eibarrek.

Garaipen honekin, Eibarrek Deportivoren aurka La Ligan lortzen duen lehena, armaginak taularen goi-erdialdean egonkortzen dira eta jaitsiera postuetatik gero eta urrunago doaz.