Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Arene Altonaga: “Konfiantza handia dugu egiten ari garen lanarekin eta partida honi aurre egiteko prestatzen ari gara”

Taldean dugun elkartasunak posible egin du Eibar egoera honetan egotea, aitortu du Altonagak

Arene Altonagak prentsaurrekoa eskaini du igandean Athletic Cluben aurka Ligako hamabostgarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa igaldean jokatuko da 12:00tan Lezaman.

Altonaga igandean jokatu beharreko derbiaren inguruan mintzatu da. “Konfiantza handia dugu egiten ari garen lanarekin eta partida honi aurre egiteko prestatzen ari gara”.

Jokalari armaginak bertatik bertara ezagutzen du aurkaria eta Athletic Cluben egoeraren inguruan ere aritu da. “Egia da Athletic Club dinamika txar batetik datorrela baina momenturen batean dinamika hori hautsiko dute”. Zentzu horretan, “ez dakigu zer nolako derbia izango den” esan du jokalari armaginak. Hala ere, “guk badakigu nola jokatu behar dugun eta saiatuko gara ahalik eta hoberenen egiten, talde indartsu baten aurka lehiatuko garelako” aitortu du Altonagak.

Jokalari armaginak taldea ematen ari den mailari buruz, “ez genuen espero horren maila ona emango genuenik. Azkenean, ez genekien nolakoa izango zen liga hau, nola egongo ziren gure aurkariak, nola egongo zen taldea, etab.” Hala ere, “lan asko egiten ari gara, talde polita dugu eta taldearen elkartasunak posible egin du taldea horrela egotea” aitortu du.