Skip to main content
EU
Kluba

Kapital Gehikuntzaren onarpena

Atzo, Armeria Eskolako Batzar Aretoan S.D. Eibar, S.A.D.ko Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusia ospatu zen. Batzar horretan, 2014ko otsailaren 5eko Klubak Kirol Elkarte Anonimoetara Eraldatzeko Batzorde Mistoaak hartutako erabakiaren ondorioz egin beharreko kapital gehikuntza aho-batez onartu zen. Erabaki hortan, klubak 2014ko abuztuaren 6an aurretik eduki beharreko gutxieneko kapitala 2.146.525,95 eurotan ezartzen zen.

Baita ere, sozietatearen estatutuetako zenbait artikulu eraldatzeko erabakia hartu zen aho-batez. Eraldatutako artikulu horiek, akzioen eskualdaketaren eta batzar nagusietan akziodunek izango duten botuen mugapenaren ingurukoak dira. Azkenik, administrazio kontseiluari akzio propioak erosteko baimena eman zitzaion eta 2014ko, 2015ko eta 2016ko ekainaren 30an amaituko diren ekitaldi sozialetarako sozietatearen auditorea izendatu zen. Batzarrera 200 akziodun bertaratu ziren, sozietatearen kapitalaren % 48,12a ordezten zutenak.