Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Andoni Azkargorta: "Taldea irabazteko prest dago"

Prestatzaile armaginak adierazi du "partidan ondo sartzea” giltzarrietako bat izango dela larunbatean

Andoni Azkargortak prentsaurrekoa eskaini du taldeak Getaferen aurka jokatuko duen partidaren atarian (larunbata, 19:30). Mendilibarren bigarren entrenatzaileak adierazi du “taldea irabazteko prest” ikusten duela, eta ohartarazi du, “partidan ondo sartzea” giltzarrietako bat izango dela larunbatean hiru puntuak eskuratzeko.

Azkargorta pozik azaldu da taldeak bi neurketa hauetan erakutsiko irudiarekin. “Fisikoki sendo heltzen gara partida bukaeratara eta ez bakarrik fisikoki, taldea futbolarekin ikusten da. Athleticen aurka minutua askotan betiko Eibar ikusi genuen”.

Hildo berean adierazi du, “fisikoki momentuz taldea ondo dago. Momentuz ondo errekuperatu dugu, bi partida hauen artean atsedenaldia ematen saiatu gara jokalari batzuei eta nik uste lehiatzeko ondo gaudela”.

Prestatzaile armaginak lehia hasierak hobeto behar dituztela esan du. “Arduratzen gaitu lehengo minutuetan nola sartzen garen partidetara. Hori zuzendu behar dugu”.

“Azken urtetan etxetik kanpo izandako emaitzekin ezin gara pozik egon. Orain behartuta gaude etxetik kanpo ere puntuak ateratzea. Biharko aukera bat izan daiteke, hala espero dugu”.

Antzuolakoa larunbateko aurkariaren inguruan mintzatu da. “Getafe talde ausarta da, beti aurreaka jokatzen duen taldea da. Exijentzia handiko neurketa, banakako lehiak garrantzitsuak izango dira bihar. Getafek horretara eramaten zaitu. Zure zelaian sartzen zaitu eta ez bazaude adi jaten zaituen taldea da”.

Bihar irabazteko gakoetako bat “partidan ondo sartzea” izango dela azpimarratu du. “Getaferen aurka ondo ez bazara sartzen, gero buelta emate zaila izaten da. Norbanako lehiak garrantzitsuak izango dira eta ez hori bakarrik, baizik eta baloi horiek irabazita aurrera egitea, bigarren baloiak irabazi eta espazioetara haiek baino lehenago iristea”.