Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ander Capari ebakuntza egin diote eskuin eskuko atzamar bateko hausturagatik

IMQ SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofizialak eskainitako informazioa

SD Eibarren jokalarien mediku-partea:

Ander Capa: Ebakuntza egin dio Donostia De la Fuente doktoreak eskuin eskuko bosgarren metakarpianoa haustuta izateagatik. Lesioa larunbateko entrenamenduan egin zuen eta igandea hesgailuarekin jokatu zuen. Aste honetako entrenamenduetan eta larunbatean Vicente Calderonen jokatuko den partiduan baja izango da. Datorren astean taldera itzuliko da eta babesarekin entrenatuko da.

Antonio Luna: Eskuin hankako bizeps femoralean duen zuntz-hausturatik berreskuratzen ari da.

Fran Rico: Eskuin belauneko ebakuntzatik berreskuratzen ari da.

Taldeko beste jokalariak entrenatzailearen esku daude aste honetako entrenamenduetarako. Taldea bihar, 11:00etan, itzuliko da lan-saioetara Atxabalpen.

IMQ SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofizialak eskainitako informazioa