Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent: "Oso proiektu polita da eta guretzako ohore bat da hemen egotea eta kolore hauek defendatzea"

"Gauza asko eman ditzakegula uste dugu, eta gogotsu eta ilusio betez gatoz", adierazi du entrenatzaile armaginak

Ana Junyentek adierazi duenez, "oso proiektu polita da eta guretzat ohore bat da hemen egotea eta kolore hauek defendatzea".


Aurkezpenean, Ana Junyentez gain,Jon Ander Ulazia Eibarko SDko kontseilari delegatuak parte hartu du.


"Ilusio handia dugu eta oso pozik gaude Eibarrek gugan izandako konfiantzagatik. Gauza asko eman ditzakegula uste dugu, eta gogotsu eta ilusio betez gatoz ", adierazi du Junyentek. Gainera, "Jokalari asko ezagutzen genituen eta taldea ezagutzen dugu. Jokalari asko mantendu dituen taldea da eta oso pozik gaude taldean edukitzeaz ", azpimarratu du.


Denboraldi honetan armaginen joko estiloa nolakoa izango den galdetuta, "Oso argi daukagu Eibarren idiosinkrasia asko errespetatu behar dugula, baina guk ekarritako beste ñabardura batzuk ere emango dizkiogu", azpimarratu du. "Gure joko estiloa daukagu, baina klubaren nortasuna galdu gabe".


Aurtengo bajek nola eragin dezaketen galdetuta, "joan diren jokalari guztiak garrantzitsuak ziren, baina iritsi direnak eta espero ditugunak ere, garrantzitsuak izango dira", erantzun du. "Oso talde ona eta batua da eta hori oso garrantzitsua da. Potentzial handia dugu ". "Uste dugu dagoenarekin eta etorriko denarekin talde lehiakorra egingo dugula eta zaleek gozatuko dutela".


Amaia Peña atezainaren inguruan, "Noelia oraindik ez dago guztiz errekuperatua", erantzun du. "Iaz Noelia galdu zutenean, lehen taldeko atezain bakar batekin aritu ziren, eta aurten kirol zuzendaritzak egokitzat jo du Amaia fitxatzea, eta uste dut asko gehituko duela". 


Jon Ander Ulaziak ere Ion Zabaleta joan zenetik Kirol Zuzendaritza nola osatu den erantzun du. "Egin duguna da Jordi Torres, orain arte organigramaren barruan funtzio teknikoak betetzen ari zena, idazkari tekniko izatera pasa dela, eta bera ari dela arduratzen emakumezkoen futbolaren arloan", gaineratu du.